LITERATURA

Ipuin Erotikoen 16. lehiaketako saridunak

Basauriko Euskarabila Elkarteak antolatutako Ipuin Erotikoen 16. lehiaketako epaimahaia (Yurre Ugarte, Oier Guillan eta Rafa Ugalde) maiatzaren 11n bildu zen eta saridunak hautatu ditu dagoeneko.
Lehen saria, Karmele Arrieta Zuazok (Galdakao) idaztitako Kea Nirekin lanak hartu du.        Bertan ederki biltzen dira erotismoak eskatzen duen irudimena eta ipuin batek eskatzen duen erritmo kondentsatua, bukaerako sorpresa eta guzti.

Bigarren saria, Dani Martirena Indartek (Legasa) idatzitako Katilu Batean Itsasoaren Gatza lanak eskuratu du. Samurtasunez, maitalearen gorputzean zehar ibilbide erotikoa marraztu du egileak. “Negu gorrian kanpoan ez da giro”, dio. Biluzik ohean, izaren arteko epeltasunean, abentura kitzikagarriari ekin dio. Txokolatezko titiburuetatik hasita, bizkarreko oreztak banaka-banaka zenbatuz, arribatu da azkenean maitearen zilborreraino, eta zilbor zuloan musu eman dio. Hori guztia itsasoko kresal giroak maneatuta.

Hirugarren saria, Aitor Monje Garridok (Bilbo) eskuratu du Itsaso osoa ur tanta batean lanarengatik. Ipuin honetan egileak abilezia handiz garatu du narrazioa, literaturaren baliabideak irakurlea hasieratik amaierara harrapatzeko erabiliz.
Basauriko onenarentzako saria ez da eman eta horren ordez 3. sari bat ematea erabaki da.
Sari banaketa Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxean izango da, maiatzaren 24an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, sari banaketaz gain,  Eskuen Sustraiak liburuan oinarritutako errezitaldi dramatizatua izango da gozagarri, Oier Guillanen eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button