LITERATURA

Kafkaren “Metamorfosia”, Bilbo Zaharra Forumean

Bilbo Zaharra Forumak jakinarazi duenez, hiruhilabeteko honetako  Klasikoen IX. irakurketa jarraitua Franz Kafkaren Metamorfosia eleberriari eskainiko diote, hain justu, Anton Garikanok iragan otsailean aurkeztutako itzulpenari.

“Aurreko urteetan, Axularren Gero, Mogelen Peru Abarca, Jon Miranderen Haur besoetakoa, Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox, Bernardo Atxagaren Obabakoak, Gabriel Arestiren Harri eta herri, iaz Sarrionandiaren Narrazioa guztiak eta aurten, Franz Kafkaren Metamorfosia”.

Hauexek izango dira Forumean garatuko dituzten jarduera garrantzitsuenak: Bernardo Atxagaren hitzaldia, Metamorfosiaren irakurketa, ekainak 6; Jordi Llovet eta Naroa Zubillaga, ekainak 7, eta Kafkaren aulkia emankizuna, Pedro Alberdi, Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta Pello Ramirezekin.

Jarduerok Euskaltzaindiako areto nagusian egingo dira, Bilboko Plaza Berrian. Informazio gehiago: bilbozaharra.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button