ESZENA

Beasaingo eta Ordiziako Udalek bultzaturiko “Antzerki Garaia” zikloa bukatzear

Beasaingo eta Ordiziako Udalen arteko elkarlanari esker antolatu den Antzerki Garaia zikloak euskarazko antzerkia bultzatu nahi du bereziki. Urtarriletik aurrera garatu den ziklo hori azken egunetan da.

Aurtengo edizioan zortzi antzezlanez gozatzeko aukera egon da. Lehen emanaldia urtarrilaren 13an izan zen, eta hitzordu horretan, Txalo Produkzioak konpainiak Sagastitarrak obra egin zuen. Antzerki Garaia zikloak bildu dituen beste ikusgarriak honako hauek izan dira: urtarrilaren 20an, Itziar Ituño eta Ramon Agirre bikoteak Hobe ixilik antzezlana egin zuen; otsailaren 17an, Ez naiz inoiz Dublinen izan lana ikusgai izan zen Tentazioa konpainiaren eskutik. Geroago, Ados Teatroak konpainiak Muchos amigos negros antzeztu zuen. Martxoaren 17an, Hika Teatroak Toto aurkeztu zuen, eta 24an, Perigallo Teatro-k Cabezas de cartel pieza.

Apirilean ere antzerkiaz gozatzeko azken abagunea izango da, eta hala, 14an, Yerma lana egingo du La Dramatica Errantek, eta 21ean, Vaiven produkzioak taldearen Familia Sarekada lanarekin itxiko da aurtengo Antzerki Garaia zikloa.

Beasaingo Udaleko webgunean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button