ESZENA

Zientzia-ikerketaren balioa “La Entrevista” antzezlanean

Bilboko Campos Antzokiak programazio zabala du udazken honetarako antzerkigintzaren diziplinari dagokionean. Aurreikusitako emanaldien artean, asteburu honetan bertan, La Entrevista antzezlana ikusteko parada egongo da. Obra hau, urriaren 4an Donostian estreinatuko da eta Bilbon, Campos Antzokian, urriaren 6an, 20:00etatik aurrera. La Entrevistaren egileak, Luisa Etxenike idazlea eta Gustavo Ariel Schwartz fisikari eta idazlea dira, eta Aitor Mazo eta David Luque dira aktoreak.

Bere ibilbidearen gailurrean dagoen zientzialari ospetsu baten eta zientzia-kazetari buru-berotzaile baten arteko topaketa garatzen da La Entrevista antzezlana. Puri-purian diren hamaika gairen inguruko eztabaida sutsuarekin  osatzen da: zientzia-ikerketaren balioa eta bere erantzukizuna eta horrek gizartearekin zein bizitza publikoarekin duen harremana.
Baina beste aldetik, intriga dramatikoak aurrera egin ahala, bi protagonistek ezin izango dute eragotzi eztabaida horrek bigarren istorio bat agerian uztea.

Gurari eta gatazka pertsonal eta moralen gainean eraikia, La Entrevista obra honetan XX. mendeko zientzialari garrantzitsuenetako bik izan zuten harremana ekarriko du esplizituki gogora: Niels Bohr daniarrak eta Werner Heisenberg alemaniarrak 1941. urtean Kopenhagen izandako elkarrizketa ospetsua, modu latzean amaitu zena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu