LITERATURA

“Herri bihurtu zaidan deserrian” olerki eta kantu emanaldia

Poemak eta kantu akustikoak uztartzen ditu Herri bihurtu zaidan deserrian emanaldia . Proiektu honetarako Xabi Solano, Jon Garmendia, Keu Agirretxea, Ortzi Oihartzabal, Xabi Azkarate eta Eider Eibar bildu dira. Lehen estreinaldia, Hendaiako Zokoburuko Antoine D’Abbadien egingo dute, ekainaren 6an, eta beste emanaldi batzuk neguan hasiko dira.

“Emanaldiak etxea atzean utzi eta toki ezezagun batean bizitzen jarraitzen duenaren istorioa kontatzen du. Izan ere, bidai baten kontakizuna da, erbesteratuaren min intimoenak, hausturak, zalantzak, hutsuneak eta pozak islatzeko saiakera bat. Askoren historia izan daiteke, baina kasu honetan Jon Garmendiak idatzitako poemak hartu ditugu, bere egiazko bidaiaren kontakizun gisa. 10 urtetan idatzitako poemak dira”, esan dute kideek.

Datorren asteburukoa, EKE eta Hendaiako Udaletxearen laguntzarekin egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button