ARTEA

Zazpi emakumeren margolanak ikusgai Donostian

Miradas de Mujer Festibalaren baitan, zazpi emakume-pintoreren lanak paratu dituzte Donostiako Okendo Kultur Etxean, martxoaren 22ra arte, Zazpi Emakume Margolari Taldea izenburupean.

Ana Lasarte, Begoña Ugarte, Damina Arrizabalaga, Elizabeth Mugica, Juana Etxeberria, Nieves Cortabitarte eta Pilar Arrieta dira zazpi pintoreak. Oraingo honetan, gainera, Maite Gil gonbidatu dute, marrazkien erakusketa egiteko.

Artistak oso ezberdinak dira euren artean; halere, euren arteko lotura emakumeen arazoekiko konpromiso nabarmena da: “Zazpi Margolari Taldea izenpean, margolari bakoitzak bere kasa egiten dio aurre margolanari; gaia aukeratzen du, baita adierazpidea ere, bere espresio-ahalmenak eta nortasuna sendotuz”. Artista guztiak Juan Albin irakasle eta margolari donostiar ezagunarekin aritu dira, eta irakaskuntza-metodo indibidualizatua jaso dute, “nork bere estilo artistikoa garatzeko helburuarekin”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button