ESZENA

LAGA taldeak “Izan ala ez izan” antzezlana taularatuko du Donostian

LAGA taldeak Izan ala ez izan izenburuko obra aurkeztuko du gaur, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera. Zurriola Antzerki Eskolaren arabera, antzezlana amatasunaren inguruan ardazten da. “Obra 2015eko Donostiako Gazte Topaketan Senior Mailan irabazle izan zen. Ikasleek sortutako amatasunaren inguruko gogoeta bat da”. Aurrerago Deban ere aurkeztuko dute, maiatzaren 20an.

Antzezlanak amatasunari buruzko zalantzak eta galderak proposatzen ditu: “Ama izan nahi ez badut arraroa al naiz? Nola aurre egin bikoteak guraso izan nahi ez duenean? Gogorra izango al da? Lo egingo al dut? Mila galdera sortzen dira guraso izateko erabaki edo nahiaren inguruan eta hauei buruz hitz egingo dute obra eder honetan”.

LAGA taldeak zazpi urte inguruko ibilbidea egin du Zurriola Antzerki Eskolan. Hala, Zurriola ikastolako ikasle ohiekin osatutako taldea da, baina egun, ikastola horretakoak ez diren gazteek ere parte hartzen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button