LITERATURA

Luis Garde Iriartek “Maizter Arrotza” kaleratu du

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Blas de Otero-Bilboko Uria 2012 Saria irabazi zuen Luis Garde Iriarte idazle nafarraren Maizter arrotza lana argitaratu du Erein argitaletxearekin batera.

Lana saritu zuen epaimahaiko kideen iritziz, Maizter arrotza poema liburu trinkoa eta sendoa da, oparoa da estilo moldeei dagokienez eta originala irudietan. Horrez gain “egileak ongi egituratu du esanahia barne paisaiaren ibilbidean eta estilo moldez oparoa da, eta irudien originaltasuna azaldu du” azpimarratu zuten.

Donezteben bizi den, Luis Garde Iriarte (Iruñea, 1961) Filologia Hispanikoan lizentziatua da, eta Maizter arrotza da bere seigarren lana poesiaren diziplinan. Luis Gardek Felipe Arrese Beitia poesia saria irabazi zuen 2004an, Oihan nabarra lanarekin (Euskaltzaindia-BBK). 2007an bere bigarren poema liburua argitaratu zuen, Haize hegoaren aroak (Pamiela). 2008an Gertakarien urtzea (Alberdania) argitaratu zuen, eta egitasmo horrekin Joseba Jaka beka lortu zuen, eta 2009an Irun Hiria Poesia Saria lortu zuen Unplugged lanari esker (Fundación Kutxa Fundazioa). Aurten bertan Trenen abiadura lana ere argitaratu du (Pamiela). 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button