LITERATURA

Hemen dugu Euskal Nobela Beltzaren Astea, “(H)ilbeltza”

Gaur hasiko da Euskal Nobela Beltzaren Astea, Vl. bekaren irabazlea den Beñat Irastorzaren Altxa, hildakoak liburuaren inguruko solasaldiarekin, Arizkungo Medikuaren etxean Idazleekin solasean izeneko saioaren barruan.
Euskal Nobela Beltzaren Astearen hamargarren edizioa, hilaren 28ra bitartean egingo da Baztan bailarako Arizkun, Aniz, Elizondo, Irurita, Erratzu eta Berroeta herrietan.

Denetarik izango da ekimen literario horretan: genero beltzeko liburuen aurkezpenak, solasaldiak eta mahai-inguruak, eta bestelako kontu bereziak ere, hala nola, bertso trama beldurgarriak, Miranderi buruzko dokumental bat, susmagarrien gaua, eta abar.

Egunotan ere adibidez, Jon Alonsoren Carvalho Euskadin  liburuaren inguruan solasaldia antolatu da Irati Jimenezekin batera. Mahai-inguru interesgarri bat ere ez da faltako: Sorgin-ehiza Euskal Herrian. Amaia Nausia Pimoulier, AsisKo eta Juainas Paul Arzak hizlari izango dira.
Liburu aurkezpen batzuk ere antolatu dituzte: Ernesto Praten Mendeku eskubidea, Mikel Begoñaren Hiru etxe Santa Monikan, eta Xabier Lasaren Ura ez baita beti gardena.

Azken egunean, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Saioa Alkaiza bertsolariak arituko dira Elizondon, Izu-gar-irrizko bertso saioa burutzeko xedez.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button