ARTEA

“Emergencias”, gazteek sortutako artea sustatzeko ekimena

Noaingo Kultur Zentroak Emergencias (Larrialdiak) programa abiatu du gazteek eginiko artea erakusteko, zabaltzeko eta babesteko xedearekin. Egungo adierazpide artistikoaren kalitatea eta berrikuntza sustatzeaz gain, sorkuntza lan hori Noain herrira gerturatu nahi da.

Hala, ekimenaren bitartez, diziplina ezberdinetako sei lan hautatuko dituzte, eta Nafarroako herri horretako kultur zentroan erakutsiko dira.

Prestakuntza artistikoa duten banakoak edo taldeak aurkez daitezke. Horretarako, datu pertsonalak bidali beharko dira posta elektronikoaren bidez, eta egitasmoaren dosierra CD firmatuan aurkeztu beharko da. Hori guztia, otsailaren 22a baino lehen bidali behar da.

Epaimahaiak otsailaren 28an iragarriko du bere erabakia. Mahai horren kideak ondokoak izango dira: Juan Zapater Bilboarteko zuzendaria; Maria Ozcoidi Pensart-eko komisarioa; Nieves Beloqui Noaingo Kultur Zentroko kudeatzailea, eta Raquel Samitier artista eta Noaingo Kultur Zentroko lankidea.

Deialdiarekin loturiko xehetasun guztiak culturanoain.com webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button