IKUS-ENTZUN

Arcadi Oliveresi buruzko dokumentala, Donostian

Gaurtik ostegunera bitarte, Donostiako Creative Commons Film Jaialdia egingo da, Koldo Mitxelena Kulturunean. Jaialdian, lizentzia horren pean egindako lanak proiektatuko dira.

Hala, gaur bertan, Arcadi Oliveres ekonomista eta aktibistaren inguruko Mai es tan fosc dokumentala aurkeztuko da, 18:00etatik aurrera. Emanaldiaren ostean, mahai-ingurua izango da: Arcadi bera izango da, Txaro Goñi (Economistas sin Fronteras), Jose Ramon Mariño (ATTAC), eta Javier Goikoetxea (Economía del Bien Común) hizlariekin batera. Juanjo Diaz moderatzaile arituko da.

Ostegunera bitarte beste hiru film izango dira: bihar, Hydro, ur-azpiko film kolektiboa; etzi, Ayahuasca, Peru oihanak eta bertako magia ardatz dituena; eta, azkenik, etzidamu, Todos Tus Secretos.

Emanaldia guztien ostean, mahai-inguruak izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button