ARTEA

Ane Pikazaren lumak eta landareak

Plantas, plumas y otras invasiones izeneko erakusketa zabaldu du Ane Pikaza artistak Leioan. Erakusketa gelan izango dira ikusgai bere lanak, abenduaren 16tik urtarrilaren 22ra bitartean.

Ane Pikaza (Bilbo, 1984) Arte Ederretan lizentziatua da. Horrez gain, arte dramatiko eta eszenikoetako ikasketak ere egin ditu. Arte egitasmoak, antzezlanak eta telebistako lanak tartekatzen ditu aspalditik. Kabia, Gaitzerdi Teatro-ren ikerkuntzarako gunean ere parte hartu du. Euria esan eta euria erortzea antzezlanaren euskarazko bertsioan aritu da.
Bere lanen lagin eder bat hemen ikusi ahal duzue.

Duela urte batzuk Nontzeberrik elkarrizketa egin zion artistari. Hemen duzue irakurgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button