IKUS-ENTZUN

Goya sarietako filmak ikusteko aukera, Bilbon

 

Espainiako Zine Akademiak eman ohi dituen 2014ko Goya sarien 28. edizioaren harira, Bilboko Campo Antzokiko Cúpula aretoan zortzi film saritu proiektatuko dira, maiatzaren 7tik 18ra arte.

Bada asteazkenean, maiatzak 7, Fernando Franco zinegilearen La Herida aurkeztuko da; film horrek zuzendari berriaren eta emakumezko antzezlan onenaren saiak jaso zituen. Nortasunaren arazoak edo borderline sindrome duen emakume gazte baten istorioa kontatzen du. Emanaldia 20:00etan hasiko da.

Honatx proiektatuko diren gainerako filmen zerrenda: maiatzaren 14an, Caníbal (Manuel Martin Cuenca); 21ean, Las maestras de la República (Pilar Perez Solano) dokumentala, eta 28an, Todas las mujeres (Mariano Barroso).

Ekainaren 4an, film laburren eguna izango da, eta ondoko lanak pantailaratuko dira: Abstenerse agencias (Gaizka Urresti), Cuerdas (Pedro Solís García), eta Minerita (Raúl de la Fuente).

Ekainaren 11n, Alex de la Iglesia bilbotarraren Las brujas de Zugarramurdi proiektatuko da, eta, amaitzeko, 18an, David Trueba zuzendariaren Vivir es fácil con los ojos cerrados.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button