IKUS-ENTZUN

EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzan “Zinea eta Hiria” ziklo berria

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzak Zinea eta hiria ziklo berri bat aurkeztuko du datozen lau hilabeteetan. Irailean eta abenduan emanaldiak hileko azken asteazkenetan izango dira, eta urrian eta azaroan hileko azken ostegunetan, Ordezkaritzako ekitaldi-aretoan, 19:00etan.

Eneko Lorente zikloaren komisarioa izan da eta berak egin du film guztien artea aukeraketa interesgarriena. Asmoa da Bilboko hirian arreta berezia jartzea, Bilbo zineman 1981-1998 izeneko zikloko filmekin. Programazioak 1981 eta 1998 bitartean egindako filmak biltzen ditu, eta horietan Bilboko hiri-eraldaketa sakona garatzen da, merkataritzan eta industrian oinarritutako iraganetik hiriaren egungo egituraketara arte.

Lorentek berak azaldu duen moduan, “programan jasotzen diren filmek hiri-birmoldaketa prozesu honen kaleko begirada irudikatzen dute. Bertan, pertsonaien ibilbide bizia eta emozionala bideratzen duten tramak, argi-ilunez etengabe eraldatzen ari den hiri-eszenografiaren gainean proiektatzen dira”.

Lehen bi filmak, Juan Ortuoste eta Javier Rebolloren Siete calles (1981), irailaren 29an; eta Javier Rebolloren Golfo de Vizcaya (1985), urriaren 27an, izango dira. Bi filmen argumentua “hiriaren gainbehera prozesuan kokatzen da, industriaren desegitea, 1983ko uholdeak eta garaiko egoera soziopolitiko nahasia izango dira protagonisten azpijoko eta gatazken atzean dagoen oihala”!.

Azaroaren 24an, Ernesto del Ríoren El amor de ahora (1987) filmaren emanaldia programatu da, eta abenduaren 22an, Juan Ortuosteren Entre todas las mujeres (1998) lana.

Betiko legez, filmen zuzendariek aurkeztuko dituzte filmak, eta proiekzioaren ondoren, solasaldi batean hartuko dute parte.

Zine-saioetara joatea doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da, bertaratuko direnen izen-abizenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button