LITERATURA

Geroari so egiteko erronka

Gaur, otsailaren 21ean, Geroa hemen ekimena abiaraziko du EIEk. Bilboko Kuna espazioan izango da ekitaldia, 19:00etan.

Hala planteatu du ekimena Euskal Idazleen Elkarteak: “Etorkizuna, maiz, apokalipsiaren edota katastroferik handienen sinonimoa da. Hausnarketa eta, batez ere, berba egitea falta zaigu. Besteek pentsatu dutena entzun, bestelako mezuak jaso, patxadaz eta lasaitasunez. Horregatik, erabaki dugu hiru idazle batu eta geroari so egiteko erronka luzatu.
Urtaro bakoitzeko solas bat egingo dugu eta neguarekin emango diogu hasiera hitzaldi zikloari. Lehen ekitaldi honetan, Nora Arbelbidek zentzura gaia hartuta Harkaitz Cano eta Arantxa Urretabizkaia gidatuko ditu denboraz gaindiko bidaian.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button