ESZENA

Jardunaldi Monstrenkoak martxan

Abenduaren azken egunera arte luzatuko dira Monstrenko Kolektiboak abiaturiko Jardunaldi Monstrenkoak, non hainbat antzezlanez gozatu ahalko den.

Musikarekin hasi ziren jardunaldiak abenduaren 10ean, eta bestelako hitzorduak izan badira ere, asteburu honetatik aurrera programazio zabala atondu dute antolatzaileek. Hala, 23an, ostirala, 21:00etan, Pez Limbo taldeak Marea baja izeneko obra egingo du. “Eraispen betean dauden bi pertsonaia, haien tokia kosmosaren eta haien erorketak hartzen dituen koltxoiaren artean dagoela ulertzen duten bi pertsonaia, melankoliaren eta kabaretaren artean, materia ilunaren eta karaokearen artean. Jainkoen eta munstroen artean”.
Astelehenean, hilak 26, Les Bobè Bobé taldeak (H)ondoko gela izeneko pieza egingo du. “Bi detektibe. Ezohiko hildako bat. Aurrez H hizkia duen ondoko gela, alboko gela sakona. Oso sakona, ikerketa inozo honen erara. Ezer ez da dirudiena, eta baldin bada ez dirudiena da. Ardi txikia, beti bildots. Baita zera ere! Beltz guztiak ez dira ikatz.”.
Hurrengo egunean Legaleon-T&Monstrenko taldearen txanda izango da A pesar de todo lanarekin. “Asmoa gure unibertso bati forma ematea da. Unibertso hau gure poetika, bizitza eta sorkuntza ulertzeko era bati lotuta dago. Zientzilari batek esan zuen moduan, unibertsoa kaotikoa, azarosoa eta moralki ambiguoa da, eta horrek lasaitzen gaitu. Gure ibilbidea bizitzan asmatu beharreko misterio baten tankera hartzen du. Pista ezberdinak jasotzen ditugu baina normalean ez gaituzte inora eramaten, baina funtsezko galdera batetan pentsarazten digute: benetan, ulertu beharreko zerbait al dago?”

Datorren asteko asteazkenean, 21:00etan, Kataluniatik datorren Societat Doctor Alonso taldeak Noche cañon pieza egingo du. “Lan honetan Sofía Asenciok Beatriz Lobo, Jorge Nieto eta Tomás Aragayrekin batera lan egiten du, bakarrizketa komikoaren barruan testua sortzeko era propio bat bilatuz.”

Ostegunean, hilak 29, Kolectivo Monstrenkok Raska Nazka oholtzaratuko du. 30ean, Ane Arrugaetak Interkonexion pieza erakutsiko du. “Pertsonai hau presaka eta estres mundu batean bizi da. Bakardade eta barneko hutsunea betetzeko, etengabeko egin behar baten desioan ezkutatzen da. Baina, zer da  pertsonai honek benetan behar duena bere barneko hutsunea betetzeko?”. Eta azkenik, datorren asteko larunbatean, Kolectivo Monstrenkok Espejismos- El lado épico lana egingo du.

Bestelako jakingarriak: Jardunaldi Monstrenkoak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button