ARTEA

“Womenbi” izeneko argazki erakusketa, Bilboko Itsas Museoan

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Womenbi argazki eta ikus-entzunezkoen erakusketa inauguratu dute Bilboko Itsas Museoan. Bilboko eta Bizkaiko emakume profesionalak dira protagonistak, datorren urteko urtarrilaren 31ra arte luzatuko den erakusketan. Proiektuaren egileak Marta Fernandez Rivera kazetaria eta Enrique Moreno Esquisabel argazkilaria izan dira.

Womenbiko protagonistak hogei emakume dira, “oso desberdinak, egiazkoak, hurbilekoak, aukera ematen dutenak beste emakume asko ere haiekin identifika daitezen, honako hauek dauzkatela elkarren artean berdin: talentua, profesionaltasuna, eraginkortasuna eta ahalegina. Haietako bakoitzaren atzean, bada oztopoak gainditzeari buruzko historia bat, eta merezi du konta dadin”.
Emakume profesionalon profilak hainbat arlotan garatzen dira: osasuna, zientzia, enpresa, metala, kultura, kirola, abelazkuntza, zuzenbidea, elkarteak, unibertsitatea…. “Berdintasuna iraupen lasterketa bat da, eta oraindik ere bide luzea dagoen arren egiteko, egia da emakumeek aurrera egin dutela sektore guztietan, modu geraezinean, indarrez eta talentuz”, adierazi dute ekimenaren sustatzaileek.

Bi modutan agerraraziko dira emakume horien energia:  Itsas Museoko eta Metro Bilbaoko erakusketetan. Ondoren, Bilboko eta Bizkaiko beste herri batzuetako erakusketa-aretoetara eroango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button