LITERATURA

“Ibaiari Begira-Bizitzari Begira”, errezitaldia

Mirar el río-Ibaiari begira izeneko liburuan, Marina Aoizek  1986tik 2011 bitartean idatzitako poemak datoz bilduta. Gaztelaniazko testuak dira, Iñaki Bastarrikak euskarara ekarri dituenak. Otsailaren 13an, larunbata, Beasaingo Igartza jauregian, liburuaren aurkezpena egingo dute Marina Aoiz, Andoni Salamero, Koldo Zubeldia, Gabriel Korta eta Iñaki Baztarrikak, besteak beste. Jendaurreko irakurketa honetan, Sury Bellosos dantzariak ere parte hartuko du.

Natura irakurtzen dugu poemetako inspirazioaren oinarri gisan, jakingarri asetzeko bide adierazgarrian. Errekak, loreak, itsasoak, eta nola ez, lurra bera, denek osatzen baitute bizitzaren kate ezinbestekoa. “…bizitza bere tristuran eta alaitasunean maitatzea/ batez ere neure burua bizitzari ematea/ ni neu naretzea maitatzea ezagutzea/ bidean aurkitzen dudana maitatzea/ zauririk ez eragitea/ ogia eta laztanak partekatzea/ begietan armiarma-sarerik ez izatea/ gauzak argi ikusi ahal izateko”.

Kantuak dira bere poemak, babesten gaituen lurrari eta biziarazten gaituen korronteari eginiko kantu sakonak, eta poemarioen tituluetan atzeman daiteke hori: Lur sekretua, Obsidiana pusketak, Argiaren dohain, Unearen kodeak, edota Genesia.

Zoriontasunaren deklamazioa idazten du lerroetan: “Zoriontsu, zoriontsu denboraz eta urez eginiko ibaiari begira ahal izateagatik.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button