ARTEA

Aireportuetan eginiko performanceak jasotzen dituen bideo lana larunbatean Artelekun

Artitadetó kolektiboak 10 egunetan Biarritz, Dublin, London eta Marseillako aireportuetan performance-ak egin dituzte, bertako langile eta bidaiarien erreakzioak bideo batean biltzeko. Irudi horiek eta beroki-maletaren diseinua dira Beroki-maleta RYAN. proiektua osatzen duten elementuak.

Artitadetó nazio ezberdinetako kolektibo artistiko bat da zeinek diseinua eta artea nahasten dituen. Birziklatutako materialak erabiltzen dituzte euren performance, ekintza eta instalazioetan.

Abrigo-maleta RYAN. Arte eta Eskubidea Fundazioak eskainitako beka baten bitartez egin dute eta emaitza larunbatean ikusi ahal izango da arratsaldeko zazpietan Donostiako Artelekun.

Gipuzkoa Kultura

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button