LITERATURA

“Lauaxeta Olerki Lehiaketa” abiatu dute, Mungian

Mungiako Udalak Lauaxeta Olerki Lehiaketaren edizio berria abiarazi du. Aurtengoa hamabigarrena izango da.

Aurtengo lehiaketaren gaia Lauaxetak  berak idatzitako Gexorik nago olerkiaren izenburua izango da. Egileek “gaiaren interpretazio librea egin beharko dute eta askatasun osoa izango dute beraien gustuko ahapaldiak, neurriak eta errimak erabiltzeko”. Lanek 100 bertso-lerro izan beharko dituzte gutxienez, eta 200, gehienez.

Betiko legez, lanek jatorrizkoak izan beharko dute, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean saririk jaso gabeak. Obrak paperean eta euskarri digitalean aurkeztu beharko dira Mungiako Udaleko HAZ bulegoan, azaroaren 8a baino lehen.

Lehiaketaren lehen irabazleak 800 euro jasoko ditu, eta bigarren saria lortzen duenak 500 euroko saria izango du.

Bete beharreko ohiko baldintzen gaineko datu guztiak, hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button