LITERATURA

XXIV. “Becerro de Bengoa” saiakera saria

Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak Becerro de Bengoa saiakera sariaren XXIV. ediziorako deia egin du. Betiko legez, euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira lanak eta 4.000 euroko saria egongo da modalitate bakoitzerako.

Lanok gutxienez 100 foliokoa eta gehienez 180koa izango dira, eta orijinalak, argitaragabekoak eta aldez aurretik bestelako lehiaketetan saritu gabeak.
Obraren bi kopia aurkeztuko dira, sinatu gabeak, eta haietan bakarrik izenburua eta izengoitia jarriko dira. Horiekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, ondoko datuak jasoko dituena: izengoitia, egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia, helbidea eta telefonoa; eta gutun-azalaren kanpoaldean izengoitia, izena eta zein lehiaketara aurkezten den zehaztuko dira.

Lanak Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailean entregatuko dira. Gutun-azalaren kanpoaldean Becerro de Bengoa saiakera-saria azaldu beharko da.

Lanak entregatzeko epea irailaren 6an itxiko da.

Informazio osoa eta zehatza hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button