ARTEA

Juana García Pozuelok “Little Love Tokens” erakusketa paratu du Bilbon

Bilbon finkatutako Juana García Pozuelo (Logroño, 1978) pintoreak Little Love Tokens izenburuko erakusketa aurkeztu du Bilboko Espacio Marzana galerian; erakusketa zabalik egongo da uztailaren 28ra arte. Pintoreak formatu txikiko koadroak paratu ditu Bizkaiko hiriburuan.

Token fitxa edo txanpon txiki bat da, partikular edo erakunde batek egina, ondasunak edo zerbitzuak eskuratzeko; indarrean dagoen moneta ordezkatzen du, eta kasinoetan edo jolas-parkeetan antzeko fitxak erabiltzen dira. Oroigarrietan eta esanahi berezia duten objektu txikietan ere erabili izan da token.

Bada, erakusketa honetako koadroak egiteko, autoreak Britainia Handian, georgiar garaian, egindako miniatura batzuetatik abiatu da. Miniatura horietan gertuko norbaiten edo oso maitatua zen pertsona batean begia edo begiak jasotzen dira, eta gehienetan, arrazoi sentimentalengatik egiten ziren, bitxietan jartzeko. Horretaz gainera, izaera sekretua zuten, zaila baitzen jakitea nor zegoen begi horren atzean.

Erakusketan bildutako koadro bakoitza maite gaituztenen maitasunetik abiatu da, eta patxadaz eta arretaz egin da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button