ARTEA

Bilbo argazkigintzaren nazioarteko hiriburua, “BilboArgazki” jaialdiari esker

Urriaren 1etik 31ra bitartean, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak, Bilboko Udalaren laguntzarekin, BilboArgazki argazkigintza-jaialdiaren XV. edizioa martxan jarriko du. Ekimenak bederatzi erakusketa, bost hitzaldi eta bost tailer programatu ditu, horietako bat haurrentzat.

BilboArgazki jaialdiaren ekitaldi honetan, hainbat estilo eta gaitako argazkigintza erakusketak proposatzen dira, argazkigintza gustuko dutenentzat eta disziplina honetara hurbildu nahi direnentzat diseinatua, eta hala, bisitariek Aitor Arana, Irene Cruz, Juan Tapia, David Santiago, Zuo Zhulin, Anna Devis, Daniel Rueda eta Francisco Ubilla argazkilarien lanez gozatu ahal izango dute, baita 2021eko Argizaiola Lehiaketako lan onenak biltzen dituen erakusketa kolektibo batez eta Errusiako Argazkilarien Federazioaren beste batez ere. Jaialdiak Yaiza Perez bezalako talentu gazteak ere aurkeztuko ditu.

Jaialdiaren edizio honetako erakusketa gehienak urriaren 1ean hasiko dira. Hala ere, jaialdia irailaren 30ean hasiko da, 20:00etan, Yaiza Perez Nefelibata-ren inaugurazioarekin. Ondoren, urriaren 1etik aurrera, Aitor Aranaren Manos… los surcos de la vida erakusketa izango da ikusgai Bilbao Centron. Irene Cruzen Txirimiri erakusketa FNACeko Erakusketa Aretoan dago programatuta. Zuo Zhulinek El sonido de las campanas de camello flotando hacia el cielo erakusketa ondu du, eta Pangea dendan ikusi ahal izango da.
Urriaren lehen egunean ere honakok mostrak irekiko dira: Russian Federation of Photographers-en Niños y Animales erakusketa kolektiboa, eta 2021eko Argizaiola Lehiaketaren erakusketa, Euskal Herriko argazki lehiaketa beteranoenetako batean aurkeztutako lanen aukeraketa bat hartuko duena.
Aipatutako erakusketa guztiak urriaren 31a arte bisitatu ahal izango dira.

Astelehenean, hilak 4, Juan Tapia eta David Santiagoren Pinceladas de luz erakusketa bidean jarriko da Abandoko Udaltegian. Hilaren 15ean artistak erakusketa-aretoan izango dira 20 irudiren bidez erakusketa honen xehetasunak publikoarekin partekatzeko. Urriaren 29ra arte egongo da ikusgai.
Era berean, hilaren 4an, Francisco Ubillaren Calle jarriko da martxan San Frantziskoko Udaltegian, eta bertan gozatu ahal izango da hilaren 15era arte.
Azkenik, urriaren 13an, Anna Devis eta Daniel Ruedaren Feliciudad erakusketa irekiko da Bizkaia Aretoko Axular aretoan. Urriaren 29ra arte izango da zabalik.

Argazki erakusketekin batera, hitzaldi ziklo bat antolatu da gonbidatutako argazkilari batzuen eskutik, baita argazki tailerrak ere. Horrela, “argazkigintzaren zaleek esperientziak trukatzeko eta trebatzeko aukera izango dute, jaialdiaren emanaldi berri honetan parte hartuko duten profesional batzuen eskutik”.

Eta aurten ere haurrentzako argazkigintzarako ikastaroa errepikatuko da. Jarduera igandean, hilak 24, izango da, 10:30etik aurrera, Azkuna Zentroan.

Programazio interesgarriaren gaineko xehetasunak www.bilboargazki.com helbidean dituzue ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button