ARTEA

Ura iristen deneraino iristen baita

Iruñeko Ziudadelako Bolborategian, martxoaren 10era bitartean,  Elena Moreno  artistaren Ura iristen deneraino argazki erakusketa izango da ikusgai. Ura iristen deneraino artistaren hirugarren argazki-erakusketa da, Etiopiako iparraldea (2013) eta Ertzak (2016) egin ostean.

Morenoren argazki-proiektua berezia da oso, “egunsentian gertatzen da, eta urte natural oso bat hartzen du, 2016ko otsailetik 2017ko otsailera, eta barnekoa eta bere-berea den urtegi-erretratutzat eman du egileak. Natura ez ezik, sentimendu, sentsazio eta hausnarketak ere hizpide dituzten olerkitxoak ere, Haiku gisan, badaude”.

Erakusketa zertan den jakiteko, hona hemen Javier Errea Mugicaren testu argigarri hau: “Urteetan, Esako urtegiak ez zuen eduki bestelako esanahirik Elena Morenorentzat (Jaka, 1965) ez bazen bihurguneena, zorabio errepikakorrena eta, edozein kasutan, Eska ondoko futbol-ate batena, Karrika bentaren eta Erronkarirekiko saihesbidearen ondoan, non eta ibaiak urak behin betiko ibairatzen dituen tokian baino lehentxeago, hain zuzen. Futbol-atea izan zen beti ur-mailaren adierazlerik fidagarriena. Orain, jada, errepidea ez da bertatik igarotzen. 2014ko urtarrilaren goiz batean, baina, Jakarako bidean, Elenak argazki-kamera zeraman gainean. Oraindik ere galdetzen dio bere buruari zergatik. Ez zen harengandik jada urrundu. Bi urtez itzuli zen hara, goiz eta arratsaldez, plan zehatzik gabe. Enigmari heldu nahian. Eta, azkenik, ziklo oso bat bete zuen, 2016ko otsailetik 2017ko otsailera bitarte, betiere eguna urratzen duenean. Hainbat urtez urtegi ondotik igarota hari begiratu gabe, barnean begiratu gabe, hainbat eta hainbat eskiatzaile eta mendizalek egin bezala, eta bat-batean, halako premia larria geratu, jaitsi eta batez ere partekatzeko. Zegoena ez dago jada. Geratzen den hori –geratzen al da ezer?– urak atzera egiten duenean. Edo estaltzen duen hori – estaltzen al du ezer?-, ura itzultzen denean. Ura iristen deneraino iristen baita. Eta gauzak ez dira beti hasieratik hasten”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button