MUSIKA

Lawrence Fosterrek Euskadiko Orkestra zuzenduko du

Biharko kontzertua Euskalduna Jauregian (Bilbo) gauzatuko da eta etzikoa Principal Antzokian (Gasteiz). Bika ala biak 20:00etan. Egitaraua honako hau izango da: Robert Schumann, 2. Sinfonia do maiorrean, opus 61; eta Johannes Brahms, 2. Sinfonia re maiorrean, opus 73.

Aurreko denboraldietan Schumann eta Brahmsen hirugarren eta Laugarren Sinfoniak zuzendu ostean, Lawrence Fosterrek bi musikagileen bigarren Sinfoniak zuzenduko ditu, Bizitza paraleloak izenburua duen egitarau batean. Izan ere, bi konpositoreen ibilbide kreatiboek badute ezaugarriren bat komunean: biek lau sinfonia konposatu zituzten.

Lawrence Foster-ek Montpellier-eko Orkestra eta Opera Nazionaleko musika-zuzendari lanetan hasi du 2009/2010 denboraldia, eta bere zortzigarren denboraldiari ekin dio Gulbenkian Orkestrako zuzendari artistiko eta zuzendari titular moduan. Bartzelonako Orkestra Sinfonikoaren, Orchestre Philharmonique de Monte Carlo, Jerusalem Symphony Orchestra, Houston Symphony Orchestra y Orchestre de Chamber de Lausanne musika-zuzendari aritu da. Denboraldi honetan, aipagarriak ditu Gewandhausen Orkestrarekin eta Helsinki eta Herbeheretako Orkestra Filarmikoekin egindako kontzertuak. Gainera, Chopinen kontzertuak zuzenduko ditu Barenboim bakarlari duela Gulbenkian eta Montecarloko Orkestra Filarmonikoarekin.

Euskadiko Orkestrak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button