ESZENA

“Umore Azoka Leioak” ia berrogeita hamar konpainia aukeratu ditu

Umore Azoka Leioa maiatzaren 16tik 19ra arte luzatuko da aurten, eta bertan doako 120 emanaldi artistiko ikusiko dira. Azokak bere XX. ediziorako 49 konpainia aukeratu ditu; Euskal Herriko 19 konpainia, Estatuko beste 19, atzerriko 8 eta Tokiko Eszena ekimenean parte hartuko duten bertoko 3 talde. Horiek guztiak onartu dituzte mundu osoko 620 proposamen jaso eta aztertu ostean.

Umore Azokako arduradunek azaldu duten bezala, “Leioan programatutako ikuskizunen erdia baino gehiago estreinaldiak izango dira. Hori dela eta, Leioara doazen profesionalek eta ikus-entzuleek, egungo kaleko panorama artistikoko konpainia azpimarragarrienetako batzuen orain arte ikusi gabeko proposamenak ikusteko aukera izango dute. Horrela, udalerriko kaleek erabateko 19 estreinaldi, kaleko 3 estreinaldi eta estatu mailako 7 estreinaldi jasoko dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Instituto Nacional de las Artes Escénicas y la Música (INAEM) izenekoaren lankidetza duen Leioako Udalaren kultur apustu horren barruan”.

Esan dugun moduan, guztira, 120 emanaldi baino gehiago eskainiko dira Leioan, eta horien artean, antzerki eta zirku garaikidea izango dira programazioaren ardatzak, baina musikak, magiak, clownak, dantza bertikalak eta airekoak, txotxongiloek, harearekin egindako arteak, eta baita musika-tresnak egiteko tailer batek ere txokoa izango dute bertan.

Aukeraturiko konpainia guztien izenak jakin nahi badituzue: Umore Azoka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button