ESZENA

Umeei, gazteei eta helduei zuzendutako antzerki ikastaroak

Baliabide Eszenikoen zentroa BilbaoEszenak umeei, gazteei eta helduei zuzendutako antzerki ikastaro berria abiatuko du urrian. Aurre-inskripzioa gaurtik urriaren 2ra arte egongo da zabalik www.bilbao.eus webgunearen bitartez.

Antzerkia sutatzea eta ezagutaraztea Bilboko umeen eta gazteen artean; antzerkiari buruz prestakuntza eskaintzea; eta antzerkiko tekniketan sarea sortzea dira helburuak. 2005etik BilbaoEszenak umeei (8 eta 11 urte bitartekoei) eta gazteei (12 eta 16 urte artekoei) zuzendutako antzerki ikastaroak antolatzen ditu urtero. Euskaraz emango diren umeentzako eta gazteentzako tailerrak ostiral arratsalde guztietan izango dira, ekainera arte. Ikasturte honetan, prestakuntzaren arduradunak Aritz Bengoa (umeentzako antzerkia) eta Alex Antúnez (gazteentzako antzerkia) izango dira.

Helduei zuzendutako prestakuntza ere aurten abiatuko da berriz. Eszenarako Prestakuntzan eta Sorkuntzan zentratutako urteko ikastaroa (60 ordu) Nuria M. Cresek emango du gaztelaniaz eta María Urcelayk euskaraz.

Diogun bezala, interesatuta dauden pertsonek urriaren 2ra arte egin ahal izango dute aurre-inskripzioa, udal webgunearen bitartez: www.bilbao.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button