BESTELAKOAK

“Pasioaren ertzak” Amorebieta-Etxanoko liburutegian

Zer da pasioa? Erabat pertsonala den kontzeptua eta zentzu zabala duen hitza. Grina, irrika, lehia, zaletasuna, gogoa… , era askotan uler daitekeena. Amorebieta-Etxanoko liburutegiaPasio kontzeptuaren inguruan gauzatutako egitasmoa da Pasioaren ertzak.

Proiektu honek hiru zati izango ditu (argazkilaritza ikastaroa, literatura- lehiaketa eta biak uztartuko dituen erakusketa) eta euren arteko lotura pasioa izango da. Argazkilaritza ikastaroa eta literatura- lehiaketa independienteak dira elkarren artean. Ikastaroa egiteak ez du suposatzen lehiaketara aurkeztu behar denik ezta alderantziz ere.

Argazkilaritzak ematen dituen aukerak, eta hizkuntzarekin eta literaturarekin dituen harremanak aztertuko dira ikastaro baten bitartez. Irudien bitartez istorioak kontatzen eta sentimenduak adierazten ikastea da helburua. Pasioa (zentzu zabalean ulertuta) gaiaren inguruan landuko dira argazkiak.
Hala, izena emateko epea, otsailaren 14tik 26ra bitartean luzatuko da, eta ikastaroa, martxoaren 4tik maiatzaren 13ra, asteartero (19:00-21:00). Ikastaroa gaztelaniaz emango da eta ez da beharrezkoa izango argazkigintzari buruzko aldez aurretiko ezagutzarik izatea. Prezioa 50€ .

Gero, Literatura lehiaketa etorriko da. Pasioa idazgaia izanik testu laburra sortu beharko da. Testuak ez du izango 150 hitz baino gehiago. Edozein testu mota onartuko da (prosa, olerkia, bertsoa, haikua…) Euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako testuak onartuko dira eta onenak 150 €-ko saria jasoko du. Era berean, epaimahaiak aukeratuko ditu erakusketan parte hartuko duten testurik onenak.
Testuak aurkezteko epea: martxoaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean, eta testuak hona bidali:
amoreliburutegia@gmail.com  

Azkenik, hitzak eta irudiak uztartuz, pasioa loturatzat duen erakusketa burutuko da. Literatura-lehiaketan epaimahaiak aukeratu dituen testu onenekin batera, Argiaz idatzi argazkilaritza eta literatura-tailerrean egindako lanak aurkeztuko dira. Erakusketa irailean izango da Zelaieta Zentroko erakusketa gelan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button