IKUS-ENTZUN

Mirentxu Loyarte zinegilea omenduko du Donostiako Kresala zineklubak

Etzi ospatuko den Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Donostiako Kresala zineklubak emanaldi berezia ondo du gaur: Mirentxu Loyarte lehen emakumezko euskal zinemagilearen inguruan ardazten den Irrintziaren Oihartzunak (2016), Iratxe Fresnedak filmatua.

Horrekin batera, Loyartek zuzendutako Irrintzi (1978) eta Euskal Emakumeak (1981) filmak ere pantailaratuko dituzte. Emanaldian Iratxe Fresnedak eta Amaia García zine-kritikaria eta El Círculo del Fotograma atariko arduradunak parte hartuko dute, Trueba aretoetan, 19:30etik aurrera.

Kresala zineklubaren arabera, “Mirentxu Loyarte zinemagile nafarra ezezaguna zaigu, bere bizitzaren bilakaera nomada dela eta. Espainiako 1970eko hamarkadako ariketa zinematografiko ausartenetako baten egilea da: Irrintzi, euskal herritarren identitate kolektiboaren inguruan hausnar egiten duen ikus-entzunezko metafora bat. Irrintziaren oihartzunak dokumentalean, Irrintzi lanak bere barruan gordetzen dituen egia horietan zehar bidaiatuko dugu”.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button