IKUS-ENTZUN

Gaztezulok bere “Bideo Lehiaketa” du martxan

XIII. Gaztezulo Bideo Lehiaketa martxan duzue, eta zuen film zoragarriak maiatzaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dituzue.

Parte hartu ahal izateko, honakoak bete beharko dituzue: aurkezten diren bideoek (gutxienez minutu 1 eta gehienez 3 minutu (kredituak barne)) aurten filmatuak, originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute, eta euskaraz. Ez da onartuko aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik. Film labur bakoitzean, ezinbestean, Gaztezulo paperezko aldizkaria, aldizkari digitala edota gaztezulo.eus webgunea azaldu behar dira.

Hiru adituk (Olaia Urtiaga kazetaria, Ibai Zabala ikus-entzunezko teknikaria, eta Marga Berra  grafista) osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta.

Lehenengo sariak 1.200 euro banatuko ditu.

Jakingarri guztiak Gaztezulok dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button