ESZENA

Txalo konpainiak “Hiru” antzeztuko du Gernikan

Txalo ekoizpen-etxeak Hiru obra taularatuko du, gaur, martxoak 28, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, 20:30ean. Juan Carlos Rubio idazle eta zuzendari espainiarraren Tres obra umoretsuan oinarrituta dago.

Loli Astoreka, Ana Elordi, Miren Gojenola eta Zuhaitz Gurrutxaga dira aktoreak, eta Begoña Bilbao, berriz, zuzendaria. Testua familia tradizionalen inguruko komedia da absurdoa da.

“Txaro, Mertxe eta Angelak ez dute elkarren berri izan joan deneko hiru hamarkadetan, hain zuzen ikasketak amaitu zituztenetik. Lagun minak, separaezinak ziren, bizitzaren joan-etorrian, bakoitzak bere bide eta esperientziei ekin zien arte.
Tenore honetan, berrogeita hamarrak betetzeko trantzean, gauza bat dute argi eta garbi: zein baino zein bakartiago bizi direla, hirurak ere, ama izateko ametsa erdietsi gabe. Berandu ote? Eta gustuko gizona aurkituko balute? Eta gizon horrek hirurak haurdun utziko balitu? Benetako familia bat osa lezakete…
Amesturiko gizon-katxarroarekin egin dute topo eta galdera nagusia dator jarraian: `Hiru espermatozoide utziko al zenizkiguke’”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button