ESZENA

Bilboko Zirkuituaren azken emanaldiak

Bilboko Zirkuitua azken txanpan sartu da. Bizkaiko hiriburuko eta inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen ekimenak bi helburu ditu: tokiko eszena bultzatzea eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzea.  Aste honetan eta hurrengoan izango dira azken emanaldiak, bat euskaraz.

Aurtengo Bilboko Zirkuituaren denboraldia urtarrilaren 11n jarri zen abian hainbat auzotan (Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotza Udal Zentroak eta Solokoetxe Institutua), eta diogun moduan maiatzaren 2ra arte luzatuko da.  Aurtengo programan talde hauek parte hartu dute: Compañía Edición Limitada (Reza lanarekin); Intxartu Antzerki Taldea (Las brujas de Salem); Ibilka Teatro (Cuando secuestramos al jefe); Heyoka Clown (Lo que me sale de la concha); Nodulos Teatro (Carmen); I Need a Hero (Sonata en mi menor); Totum (2113); Iuris Tantum (Hable con Montse); Skené Teatro (El salto de Léucade) eta Heyoka Clown (Las Franciskas).

Hain zuzen ere, Las Franciskas taldea (Marta Rojo eta Cristina Calvo) arituko da aste honetan, hilak 25, Zorrotza Udaltegian. “Bi aurkezle adituk Magiaren eta Kirolaren Jardunaldi famatuen 25. urteurrena ospatuko dute. Tupustean, euren aurkezle-karrera luzeko egoerarik zailenari aurre egin beharko diote”.
Euskarazko lan bakar bat programatu da Bilboko Zirkuituan, AED Elkarteak, maiatzaren 2an, egingo duena: Ni eta nitarrak. “Gure protagonistari gauza bera gertatzen zaio bizitzarekin, helduaroarekin eta maitasunarekin: saiatzen da ahalik eta ondoen eramaten, arrakasta izaten, baina kostatu egiten zaio haien mekanika ulertzea, eta nolabait gauzak aldrebes egiten bukatzen du askotan”.

Informazio guztia: Bilboko Zirkuitua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button