ARTEA

Rocka eta komikiak biltzen dituen erakusketa, Donostian

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak Rockomikiak izenburuko erakusketa ondu du, 2015eko urtarrilaren 31ra arte. Erakusketa horretan rock musika eta komikiak batzen dira.

Erakusketaren xedea ondokoa da: 80ko eta 90eko hamarkadetan Euskal Herriko herri kulturan izandako rock musikaren eta komikiaren adierazpideak erakustea; hain zuzen ere, bi horiek nola egin zuten bat gure historia garaikide une jakin batean.

Erakusketan, komikiak, fanzinean, diskoen azalak, liburuxkak eta klipak jasotzen dira; Koldo Almandoz eta Davis Zapirain arduratu dira aukeraketaz eta erakusketa zuzentzeaz.

Proiektuak lau ardatz ditu: erakusketa bera; irakurgaien eta bisiten bidez egingo diren hausnarketa interaktiboak; bisitariek egingo dituzten sormen lanak; eta, amaitzeko, egungo kultura popularra nolakoa den ere aztertuko da hitzaldien bitartez.
Hala, hasteko, ostiralean, Iñaki Otamendi arituko da Koldo Mitxelena Kulturuneko ganbaran, eta azken berbaldia Harkaitz Canok emango du, urtarrilaren 31n. Tartean, Garbiñe Ubeda, Yurre Ugarte, Kini, Larri, Asisko Urmeneta edo Xabier Gantzarain ere izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button