LITERATURA

Iruñean “Nafar Ateneo” sariaren V. edizioa martxan da

Iruñean Nafar Ateneo sariaren V. edizioa abiarazi dute ondoko baldintza hauekin: gai libreko poema onenari sari bat emanen zaio, 1.500 euroko diru-zuzkidura izanen duena, baita diploma ere. Poemak gehienez 60 bertso-lerro izan ditzake, aurtengo edizio honen gaia Sorioneku da.

Aurkezten diren lanek argitaratu gabeak izan behar dute, beste ezein sariketan saririk eskuratu gabeak ere, eta euskaraz behar dute izan. Egile bakoitzak poema bat eta bakarra aurkez dezake.
Jatorrizko lanen hiru ale aurkeztu behar dira, elkarrengandik bereizita eta DIN A-4 tamainan, tarte bikoitzean idatzita , eta alde bakarretik mekanografiatuak. Sinadurarik gabe aurkeztuko dira, izenburua eta plikarekin atxikitako gutun-azal itxi batean, honako datu hauek bidaliko dira: izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefono-zenbakia, egilearen literatura ibilbidea, Nortasun Agiriaren kopia eta poemaren izenburua.

Aurkeztu beharreko lanak postaz igorriko dira Nafar Ateneora (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruñea, Nafarroa), gutun-azalean honako hau adierazita: Nafar Ateneoa saria poema bakarrari —V. edizioa—. Halaber, posta elektroniko bidez ere igorri ahal dira euskera@ateneonavarro.es helbidera.

Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 31ean amaituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button