ARTEA

Trenen zaraten esperimentazioa

Miguel Elizalde artistaren ideia da trenen zaraten hotsekin esperimentatzea. Hortik sortu da abenduaren 21 arte Artelekun ikusgai izango den Vibrail soinu-instalazioa.

Vibrail, Artelekuko zur eta burdin lantegi zaharrean eraikia izan da, Gipuzkoa-ko Foru Aldundiak, artistari sormen artistikorako emandako diruari esker.

Miguel Elizaldek, Donostiako  Real Sociedad burdinazko zubitik pasatzen diren tren ezberdinek eragindako frekuentziekin eta infrasoinuekin esperimentatu du, eta hala, bere lanak, Vibrail soinu instalazioak, honetaz guztiaz bestelako sentsazioak izateko  lekua eskaintzen dio bisitariari. Beste aldetik ere, argitasunak paper garrantzitsua jokatzen du instalazioan bertan.

“Frekuentzia hauek, gure gorputzak nabari ditzakeenak, baina gure belarriak entzuten ez dituenak,  bereziki artistak horretarako diseinatutako gailu elektroniko baten bitartez erregistratuak izan ziren, hau zirkuituetara konektatzen ziren bost mugimendu-sentsorerekin osatua zegoelarik.”

Soinu-instalazioa eraikitzeko prozesua helbide honetan ikus dezakezue, baina zuzenean, abenduaren 21 arte Artelekun izango ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button