LITERATURA

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXII. edizioa

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXII. edizioa deitu du. Lehiaketak 3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko accesit bi banatuko ditu euskaraz eta gaztelaniazko modalitatean.

Ekimenaren helburua literatur sorkuntza sustatu eta, euskal hizkuntzak eman duen idazle garrantzitsuenetako baten irudia eta lana ezagutaraztea da. Ipuinen gaia librea izango da, eta ipuinak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketan saririk jaso gabeak izan beharko dira. Gehienez ere hamabost orrialde izango dituzte, espazio bikoitzean, eta alde bakarretik idatziak.

Partaideek martxoaren 31ra arteko epea izango dute euren lanak paperean edo Saileko webgunearen bitartez aurkezteko. Joan den urteko edizioan, Euskarazko kategoriari dagokionez, Ekaitz Goienetxea idazle eta kazetari bizkaitarra izan zen irabazlea, Olatuak hausten diren lekua lanarekin.

Oinarri osoak eta parte hartzeko buletina helbide honetan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button