ESZENA

“Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin” ikastaroa gaurtik aurrera

Gaur hasiko da (ekainaren 24tik 26ra) Bilboko Bizkaia Aretoan (EHU) Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan sortzen izeneko ikastaroa.

Aikok, euskal dantza tradizionalaren hedapena bultzatzen duen eta musikariz eta dantza maisuz osatuta dagoen taldeak, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan hartuko du parte aurten ere. 2015eko ekainean egin zen lehenengo edizioaren arrakasta ikusita, aurten EHUk eta AIKO Taldeak euren indarrak elkartuko dituzte berriro ere, Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan sortzen ikastaroa eskaintzeko. Ekainaren 24an, 25ean eta 26an eskainiko da, Bizkaia Aretoan, Euskal Herriko Unibertsitateak Bilboko Abandoibarrako pasealekuan duen eraikinean.
Kultur eta pedagogia alorreko ekimen horretan hainbat aditu hartuko dute parte ekaineko azken asteburuan,  Aikotik Patxi Laborda, Josu Garate eta Sabin Bikandi , eta gero, Juan Antonio Urbeltz folklorezale eta antropologo nafarra, Jon Maya Kukai Dantza Konpainiaren zuzendaria eta Claude Iruretagoyena, koreografo ospetsua eta Biarritzeko Maritzuli Konpainiaren zuzendaria.

Ikastaro gehien bat praktikoa izango da, eta oso publiko anitzari dago zuzenduta. Gainera dantzaren beste adierazpen batzuei ere begiratuko die, dantzari afro-amerikarrek New Yorkeko Savoy Ballroom aretoan sortu zuten eta gaur egun oso modan dagoen lindy hop izenekoari, adibidez. Jesús Terán dantzari eta irakasleak estilo horri buruzko master class bat eskainiko du. Horrez gain, valsas mandadas izenekoak, Portugal iparraldeko dantza tradizionalak, ikasteko aukera izango da Mercedes Prieto irakasle eta dantzariarekin.

Honetaz gain, udako ikastaroak dantzaren beste adierazpen batzuei ere begiratuko die, eta Bilboko Udal Musika Bandarekin batera BANDtzaldia ikuskizuna egingo da gaur, ekainaren 24an, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Plaza Barrian.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button