IKUS-ENTZUN

“Balseros” proiekzioa, Zarautzeko Photomuseumen

Photomuseum museoak sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruan, gaur, ekainak 3, Carles Bosch eta Josep Mª Domenech-ek zuzendutako Balseros izeneko pelikula proiektatuko da.

Photomuseum museoak  igorri digun oharraren arabera “1994 urtean, Fidel Castrok iragarri zuenean Kubako gobernuak ez zuela inongo ahaleginik egingo Kubako irlatik hanka egin nahi zuten pertsonak atxilotzeko, milaka kubatarrek itsasora jauzi egin zuten amerikar ametsaren bila. Aipaturiko 1994ko udan, Televisió de Catalunya-ko erreportari talde batek, zazpi kubatar eta beren familiak filmatu zituzten, Estatu Batuetako kostaldera heltzeko itsasoratzeko abentura arriskutsua prestatzen zuten egunetan, beren lurraldea suntsitzen zuten zailtasun ekonomikoetatik ihes egiteko asmoz”.

Film honek xehetasunarekin eta sentikortasunarekin, Estatu Batuetan egin duten bizitza edota Kuban geratu direnen erretratua egiten du, benetako biziraule handi  batzuen historia, bi munduren arteko naufrago batzuen giza-abentura.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button