LITERATURA

“Hobe kontatzen ez badidazu”, Bartzelonan

Aritz Galarragak Bartzelonan egiten ari den Literaldiaren barruan, Hobe kontatzen ez badidazu ipuingintza katalanaren gaineko lana aurkeztuko du, ostiralean, maiatzak 23, 20:00etan, Euskal Etxean.

Gerardo Markuletak euskaratu ditu lanok, eta liburuan bost idazle hauen hamalau ipuin datoz: Quim Monzó (Bartzelona, 1952 ), Inma Monsó (Lleida, 1959), Sergi Pàmies (Paris, 1960), Empar Moliner (Santa Eulàlia de Ronçana, 1966) eta Francesc Serés (Saidí, 1972).

Pasazaite argitaletxearen webgunean irakur daiteke liburu honen gaineko azalpena: Ipuina da literatura katalan garaikideko genero gailena, bizi-bizia, irakurle eta kritikarien aldetik arrakasta gehien biltzen duena. Horren erakusgarri, Hobe kontatzen ez badidazu antologia honetan bildu ditugun aleak: zorrotzak, zuzen zaurira doazenak, kontzesiorik gabeak, umorez beteak. Guztira bost ipuingile, hamalau ipuin, ipuin gisako hitzaurre bat. Supermerkatu batean Virginia Woolf ikusi uste duen morroia, abortatu zain dagoen telebista aurkezle nerabea, Michelin izar bat bai baina bezerorik ez duen jatetxea… irakurlerik gormantena ere asetzeko moduko ipuinak, finean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button