LITERATURA

“Ex!poesia” ekimenaren zazpigarren edizioa abian da

Irailaren 2tik 29ra,  Ex!poesia erakusketa handia egingo da Basaurin. Aurten, Juan Larrea Celayeta poetaren heriotzaren 41. urteurrenari eskainiko zaio ekimena, eta hainbat sortzaileren lanak aurkeztuko ditu.

Ex!poesiaren zazpigarren edizioa da hau, bi urtean behin egiten dena, eta Barakaldon, Sestaon, Basaurin, Gernikan, Bilbon eta beste toki batzuetan egin da 2008tik.

1895eko martxoaren 13an Bilbon jaio zen Juan Larrea Zelaieta poeta balioztatu nahi dute aurtengo festibalean eta horrexegatik Juan Larrea Celayetaren 41. Urteurrena erakusketa abiatu da.
Larreak abangoardia historikoak bizi zituen, eta Cesar Vallejo ezagutu zuen. Favorables París Poema aldizkaria sortu zuen eta bertan Gerardo Diego, Tristan Tzara, Vicente Huidobro idazleek izkiriatu zuten, besteak beste.

Horren inguruan makina bat idazlek hartuko dute parte, tartean Angela Serna, Conchi Ororbia, Fausto Grossi, Javier Seco, Jon Andoni Goikoetxea, Jose Blanco, Jose Vicente Cos Villegas, Juan Crego, Juan Miguel Cortes, Julia Lasagabaster, Julia Otxoa, Lourdes de La Cal, Marta Gartzia Perez, Patxi Serrano, Ricardo Ugarte, Txaro Etxebarria Clemente,….

Hil honetan bi bisita gidatu egingo dira, irailaren 23an gazteleraz, eta 24an euskaraz.

Jakingarri guztiak link honetan begiratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button