ARTEA

"Emetasunari buruzko irudikapen berriak" erakusketan ekitaldi berriak

7. ziklo honek Desmontajes izenarekin dator.
Publizitateak, bideo-jokoek, zinemak, prentsak eta telebistak beren mezuetan -proportzio izugarri altuan- balio patriarkalak sortzen eta erreproduzitzen jarraitzen dute. Hitzezko eta ikusizko hizkuntza deskodetzea eta haren deskolonizazioa sortzeak eginkizun garrantzitsu izaten jarraitzen du eta praktika artistikoek, ikuspegi kritikoetatik planteatuta, eginkizun esanguratsua hartzen dute. Irudien produkzio- eta harrera-prozesuei buruz hausnartzetik eta harreman sozial asimetrikoetan oinarritutako edukiak desegitetik igarotzen da; ordena sinbolikoan eragiten duen ekarpena -erantzukizuna- da, baina horren ondorioek, nahiz eta mugatuak direla uste izan, berehalako errealitatea kutsatu behar dute.

Beharrezko pedagogia horretarako praktika artistikoetatik martxan jar daitezkeen tresnak eta baliabideak zein diren jakitea izango da topaketan landuko den gaietako bat.

Montehermosok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button