IKUS-ENTZUN

“Thank you for the rain” filma, Elorrion

Hileko dokumentala saioaren barruan, bihar, martxoak 14, Elorrioko Iturri Kultur Etxean, 19:30ean, Thank you for the rain filma proiektatuko dute.

Kisilu Musyak baserritar kenyarra da filmaren protagonista. Bere kamerarekin klimaren aldaketaren ondorio larriak grabatu zituen: uholdeak, lehorteak eta ekaitzak.
Tragedia baten ostean (ekaitza batek bere etxea suntsitu zuen), klimaren inpaktu negatiboaren kontrako borrokan  arituko da eta nekazarien talde komunitarioa bat sortuko du, eta Parisen Klimaren inguruko kongresua izango dela probestuz, hara abiatzen da bere ahotsa bestei entzunarazteko.

Julia Dahr zuzendariaren laguntza berebizikoa izan zen iparra eta hegoaren arteko distantzia eta injustizia agerian uzteko. Lan horrek, hainbat sari jaso ditu Espainian, Kanadan, Danimarkan eta Erresuma Batuan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button