LITERATURA

Euskarazko I. literatur lehiaketa, Tafallan

Tafallako Udaleko Euskara Zerbitzuak Gazteria Arloarekin elkarlanean, Euskarazko I. Lehiaketa antolatu du. A eta D ereduetan ikasten duten 12 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute.

Bidali beharreko lanak euskaraz, originalak eta argitaratu gabeak izango dira. Ipuina, gehienez ere, orrialde batekoa izango da (DIN A4) makinaz idatzita badago. Eskuz idatziz gero, bi orrialdekoa izan daiteke, gehienez.

Idazlanak Tafallako Udaletxeko Bulego Bakarrean (Nafarroa 5) aurkeztuko dira urriaren 31a baino lehen.

Ipuinak adinaren arabera sailkatuko dira eta honela banatuko dira sariak:  12-16 urte bitartekoak: 100€; 17-20 urte bitartekoak: 200€ eta 21-30 urte bitartekoak: 300€.

Erabakia eta sarien banaketa azaroan egingo da.
Arin ibili eta Informazio guztia hemen kontsultatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button