ESZENA

Tartean Teatroaren “Simplicissimus” lan berriaren estreinaldia

Komediatik, dramatik eta tragediatik asko duen Simplicissimus umorezko kabareta estreinatuko da gaur, Bilboko Arriaga Antzokian. Azpeitian egin den aurre-estreinaldia, eta horren ostean dator egun handia. Diogun moduan, azaroaren 26 eta 27an estreinatuko dute obra Tartean Teatroko kideek Arriagan, eta makina bat hitzordu dituzte kontrataturik. Hortaz, herri askotan egongo da Simplicisimus lan berriarekin gozatzeko aukera.

Oraingo honetan, Patxo Telleriak Alemaniara eroango du ikuslea, Nazien garaiko adierazpen askatasuna zertan zen eta horren gainen hausnartzeko xedez. “Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen. Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta kontzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta kontzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa. (…) Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizoa bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik”.
XX. mendeko Europako gerrateko garaian kabareta egin zuten pertsonaia batzuk hartu dira hizpide, modu horretan, haien lana askatasun osoz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei omenaldi bat egiteko. Oholtza gainean fribolitatea, satira, drama eta tragediaren bidez umore politikoa zer den, eta bere mugak zeintzuk diren aztertu nahi izan du egile euskaldunak.

Berak kontatu digu bideo honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button