ARTEA

Tabakalerak sortzaileen guneak erakutsiko ditu

Tabakalerak Sortzaileen Guneko estudioetako ateak irekiko ditu, bertan proiektuak garatzen ari diren artisten eskutik, ezagutzera emateko. Ostiralean izango da ekimena, azaroak 23.

Sortzaileen Gunea “mota guztietako esparruetan aritzen diren tokiko eta nazioarteko sortzaileen topaleku da”. Argentina, Mexiko, Maroko eta Iraneko artistak ere izango dira bertan. Bertaratuko direnak Francisco Bouzas, Carla Fernandez, Ila Firouzabadi, Madrassa, Alicia Martin, Elba Martínez, Cristina Mejias, Angela Millano eta Julian Pacomio, Ion Munduate, Imanol Salaberria, Natalia Suarez eta Gomez Selva artistak izango dira.

Aipaturiko artistekin, Sortzaileen Gunean garatutako proiektuen aurkezpena egingo da, eta ostean, Tabakalerako egonaldietan garatutako proiektuak aurkeztuko dituzte.

Nazioarteko egonaldi artistikoen programaz gain, Tabakalerako Sortzaileen Guneak bestelako baliabideak eta zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola languneak lagatzea eta ekipamendu audiobisualaren eta fotografikoaren mailegua.

Informazio guztia: Tabakalera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button