IKUS-ENTZUN

Tabakalerak bere zinema-pantailak piztuko ditu berriz

Tabakalerak bere zinema-pantailak piztuko ditu berriz, eta ekainaren 17tik aurrera udako programazioa abiatuko du. Udan 30 emanaldi izango dira, Donostiako Zinemaldia iritsi arte.

Berrikuntzan gisan, Joanna Hogg zinegileari buruzko atzera begirako osoa eskainiko da, “askoren iritziz zinema britainiar garaikidean ongien gordetako sekretua”. Hoggek, Sundaceko azken zinemaldian, film onenari epaimahaiak emandako sari handia irabazi zuen The Souvenir (2019) lanarekin. “Hoggen fikzioek gizakiaren hauskortasuna eta harreman pertsonalak irudikatzen dituzte eta, xede horretarako, mintzaira argi eta finez baliatzen dira”.
Zikloa zuzendariaren Unexpected opera primaren emanaldiarekin abiaraziko da ekainaren 27an.

Fassbinder zikloa Nosferatu programazioaren barruan dago eta Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak eta Tabakalerak antolatzen dute. Ekainaren 17an ekingo zaio berriz, Beldurrari beldurra (Angst vor der Angst, 1975) filmaren emanaldiaren bitartez, eta euskarazko azpitituluekin ikusi ahal izango da.

Brasilgo Kleber Mendonça Filho zinegilearen lanak ekainaren 20an ikusiko dira berriz, eta Bacurau proiektatuko da.

EQZErekin elkarlanean antolatutako Santos Zunzunegui eta bere Zinemaren Historiak zikloa berriz itzuliko da. Uztailaren 4an, Budd Boetticherren Ride Lonesome berriz bisitatzeko proposamena egongo da. Gerokoak, Jomi García Ascot, Howard Hawks, Monte Hellman eta Mikio Naruse izango dira.

Zinema eta zientzia, Euskadiko Filmategiaren zikloa, DIPCren eta Donostiako Zinemaldiaren laguntzaz, uztailean iritsiko da bi filmekin. Eta Eskolatik programaren barruan, emanaldiak antolatuko dira eta EQZEko ikasleak izango dira komisarioak.
Ekainaren 24an, asteazkenean, Suhaib Gasmelbariren Talking About Trees eskainiko da. Zinearen inguruan esperientzia kolektiboaren gaitasunari buruzko dokumentala da. Azkenik, José Luis Cuerdaren Total (1983) filma emango dute abuztuaren 5ean.

Segurtasun-protokoloei erreparatuta Tabakalerako zinema-aretoaren edukiera % 60koa izango da, eta ezinbestez erabili beharko da maskara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button