ESZENA

Kukai Dantza konpainiaren “Gelajauziak”, Errenteriako Niessen Kulturgunean

Cesc Gelabert eta Kukai Dantza Konpainiaren artetik sortu da Gelajauziak izeneko lana. Aste honetako igandean, martxoak 15, 19:00etan, Errenteriako Niessen Kulturgunean, obra hau ikusteko parada egongo da.

Nestor Basterretxea eskultorearen obra oinarri hartuta, hainbat euskal dantza tradizional ikertu, landu eta begirada berri batekin aurkeztu dituzte aditu hauek. Kalean zein antzokietan jokatzen den ikuskizun honek, lengoai koreografiko berri, bizi eta orijinal bat aurkezten du.
Elkarlan horren abiapuntua hausnarketa bat izan zen: Zein funtzio betetzen dute dantza eta kultura tradizionalak gizartean eta egungo arteen munduan? Bada, gogoeta hori Gelajauziak obran gauzatu da.

Kukai 2001. urtean eratu zen; urte horretan Deiadarra koreografia aurkeztu zuen, eta harrezkeroztik, makina bat obra taularatu du, Otehitzari Biraka (2005) eta Hnuy illa… (2008), besteak beste. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button