ARTEA

“Afrika ezagutzen” erakusketa, Basaurin ikusgai

Urtarrilaren 31ra bitartean, Sebastião Alves Langaren Afrika ezagutzen erakusketa originala ikusteko aukera izango duzue Basauriko Kultur Pozokoetxe Kultur Etxean. Bere artelanak batik izeneko teknikarekin eginak dira.
Batik teknika ehunak tindatzeko munduko erarik zaharrenetakoa da. Ehunak koloreztatzeko erabiltzen da eta ehuna tindagaiekin kontaktuan jarri aurretik, tindatu nahi ez diren eremuetan argizari beroko geruzak ematean datza.

Erakusketaren haritik urtarrilaren 24an, teknika honetaz gozatzeko aukera izango duzue. Izan ere, Sebastião Alves Langak berak, batik tailerra emango du arratsaldean, (18:00etatik 20:00etara) 18 urtetik gorakoentzat. Material guztiak bertan izango dira, zuek gogoa eta zikin daitekeen arropa ekarri besterik ez duzue egin behar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button