IKUS-ENTZUN

Amerikar bat Parisen

 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, gaur, irailak 30, An American in Paris filma proiektatuko da, 18:00tan.

Film mitikoan Gene Kelly, Leslie Caron, Oscar Levant, Georges Guétary, eta Nina Foch aktoreek hartu zuten parte, Vincente Minnelli zuzendariaren agindupean.

Musikal hau, Hollywoodeko ekoizpenik onenetarikotzat jotzen da. Gerraondoko Parisen Kelly-k perfume denda bateko saltzaile erakargarri batez (Leslie Caron) maitemindutako margolari amerikar bat interpretatzen du. Gershwin-en dantza-segidek eta musikak, Kelly-ren konkistaren erromantizismoa areagotzen dute. Sinfoniarekin konbinaturiko hamazazpi minutuko azkeneneko ikuskizunak, dekoratu ikaragarriak eta istorioa dantzaren bidez kontatzeko duen Kelly-ren talentu paregabeak, filmari emandako Akademiako sei Oscar lortu zituzten, filmik onenaren saria barne.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button