ESZENA

La Fundicion aretoak udazkeneko egitaraua iragarri du

Bilboko La Fundacion aretoak urritik abendura bitarteko egitaraua iragarri du. Programazioa Miren Gaztañagak eta Gabriel Ocinak antzeztuko duten Dialogo izenburuko ikuskizunak zabalduko du irailaren 28an, 29an eta 30ean. Obrak dantza eta antzerkia uztartzen ditu.

Antzezlan horren atzetik Manual básico de cine experimental (urriak 6 eta 7) eta Otros rostros otros rastros (urriak 20 eta 21) obrak ikusi ahalko dira. Lehenengo lana La Casa En El Arbol konpainiak taularatuko du eta bigarrena, berriz, Daniel Abreu taldeak. Biak ala biak Madrilekoak. Bi emanaldiak Antzerki Areto Alternatiboen Sarearen Zirkuituaren baitan daude.

Bestalde,urriaren 27tik azaroaren 4ra bitarte BAD jaialdiaren ikuskizunak hartuko ditu La Fundicion aretoak. Orotara, sei ikuskizun izango dira: Vontade de ter vontade (urriak 27); Fa en cuarta (urriak 29); Mi gran obra, Un proyecto ambicioso (azaroak 1); Curso De Silencio (azaroak 3), eta One mysterious thing said e.e. Cummings eta Lo que podemos decir de Pierre (azaroak 4).

Horretaz gain, Irlatxoak Sarean izeneko programaren baitan hainbat obra izango dira Deustuko aretoan: El desencanto (azaroak 9, 10 eta 11); As barcas (azaroak 16, 17 eta 18); Io sono figlio (azaroak 23, 24 eta 25), eta La mujer invisible (azaroak 30).

Azkenik, egitaraua Jaengo Teatro Xtremo konpainiak itxiko du San Lorenzo Mártir antzezlanarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button